Non lo egin
Aterpetxe turistikoak
UBA HOSTEL
Donostia Surfaren hiria da. Hiriko gure hondartzak direla eta, olatu eta zalapartaren, itsaso eta giroaren konbinazio berezia dugu. Inguru erakargarri horretan dago Green Nest Hostel / Uba Aterpetxea, 2012an inauguratutakoa. Surflarientzat edo kirol horretan hasi nahi dutenentzat pentsatuta dago.
Surf Campen gure eskaintzak hauek guztiak konbinatzen ditu: aterpetxeko ostatua, surf-eskola onenetan emandako surf-ikastaroak, ikastarorako beharrezko materiala, hiriko txoko eta jarduerak ezagutzeko aholkularitza ostatuan eta museoetako beherapenak. Aprobetxatu aukera eta etorri astean zehar (4/5 gau) edo asteburuan (2 gau) gu bisitatzera. Prezioei buruzko informazioa nahi izanez gero, sartu aterpetxearen web orrian.
Datu interesgarriak
Zerbitzuak
- Ur beroa
- Igogailua
- Taberna/kafetegia
- Sukaldea erabiltzeko aukera
- Jantokia
- Internet
- Garbitegia
- Txartelarekin ordaintzeko aukera
- Parkinga
- Areto soziala
- Ile-lehorgailua
Datu interesgarriak
- Berdeguneak