Non lo egin

Landetxeak

SAGASTI ZAHAR

Maturana Jaunen dorretxeari atxikita dagoen XVI. mendeko baserria dugu Sagasti Zahar. Barrundia herri txikian dago, Gasteiztik eta N-1 errepidetik 12 eta 2 kilometrora, hurrenez hurren. Berdegunez inguratuta eta hesituta dagoenez, umeentzako oso egokia da. Garaioko parkearen sarreran, Uribarri-Ganboako urtegiaren ondoan, dago eta, horregatik, mendi-ibiliak egiteko, bizikletan ibiltzeko, ur kirolak praktikatzeko, paseatzeko eta eguzkia hartzeko txoko bikaina ere bada. Oinezkoentzako eta zikloturistentzako 45 kilometroko ibilbide eder batek urtegia inguratzen du. Bizikletak alokatzeko aukera eskaintzen dute eta balio ekologiko handiko txokoak bisita ditzakegu. Logela guztiek bainugela eta telebista dute. Horietako batek, gainera, tximinia du, eta beste batek, burdinazko berogailua. Sukaldea, jangela, harrera eta arkupea ditu. Bertako produktuekin egindako gosariak eta afariak eskaintzen dituzte.

Datu interesgarriak

Helbidea
Sagasti-Zahar 10 - 01206 Maturana, Barrundia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
12 leku
Erregistro zenbakia

Zerbitzuak

  • Bizikleten alokairua
  • Zuhaitzak
  • Taberna/kafetegia
  • Etxe osoa alokatzea
  • Sukaldea erabiltzeko aukera
  • Jantokia
  • Eraikin historikoa
  • Golf zelaia
  • Internet
  • Lorategia
  • Garbitegia
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Animazio-egitaraua
  • Bilera-gela
  • Areto soziala
  • Telebista

Datu interesgarriak

  • Santiago bidea
  • Hirigunetik gertuko lekua
  • Berdeguneak