Non lo egin
Aterpetxe turistikoak
QUARTIER BILBAO
Quartier Bibao ostatu moderno eta abegikor bat da, Bilboko Alde zaharraren erdi-erdian kokatzen dena, ibaiadarraren eta Santiago Katedralaren artean.
Oinezkoentzako gune nahiko lasai batean dago, dendaz inguratuta eta giro handieneko eremuetatik gertu, non tabernak eta jatetxeak dauden, hiriko gastronomiaz gozatzeko. Primerako konexioa du garraio publikoaren bidez: tranbia geltoki bat dago 50 m-ra, eta metro geltokia, 3 minutura. Sei solairuko eraikin horretan, Bilboko oihal denda garrantzitsuenetako bat egon zen garai batean, eta orain erabat eraberrituta dago. Gelak eta egongelak ditu, hainbat solairutan banatuta.
Hainbat edukierako gelak ditu, bi pertsonentzako geletatik hasita, 10 pertsonako taldeentzako geletara. Zona komun guztiek doaneko Wi-Fi konexioa dute.
Datu interesgarriak
Zerbitzuak
- Ur beroa
- Aire egokitua
- Igogailua
- Sukaldea erabiltzeko aukera
- Internet
- Areto soziala
- Ile-lehorgailua
- Telebista