Non lo egin
Aterpetxe turistikoak
OTARDI LANDA ATERPETXEA
Erabat berritutako ehunka urteko baserria da eta ingurune natural batean dago kokatuta, Ernio pean, Pagoetako Parke Naturaletik eta kostatik oso gertu, eta Donostiatik 22 km-ra. Guztira 30 pertsonari ostatua emateko prestatuta dago; hortaz, bereziki egokia da taldeentzat. Logela pribatuak ditu, komunarekin, baita taldeentzako logelak ere, ohatzeekin eta partekaturiko komunarekin. Horrez gain, jangela handia, sukaldea, terraza, lorategia eta baratzea ere baditu. Ostatua ez ezik, gosariak, bazkariak eta afariak ere eskaintzen ditu, hori bai, aldez aurretik enkargatuta.
Datu interesgarriak
Helbidea
Upazan auzoa 20159 - 20159 Asteasu
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
30 leku
Erregistro zenbakia
Berezitasuna
Landa
Gela kop.
0 lau lagun arterainoko gelak - 4 lau lagunetik gorako gelak
Zerbitzuak
- Zuhaitzak
- Sukaldea erabiltzeko aukera
- Jantokia
- Areto soziala
Datu interesgarriak
- Berdeguneak