Non lo egin
Hotelak
ONE SHOT TABAKALERA HOUSE
Kategoria



One Shot Tabakalera House Donostiako Tabakalera-Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan kokatutako hotela da. Artea bultzatzen duen hotel espontaneo, errepikaezin eta paregabe hau erakusketa areto, zinema, liburutegi, liburu denda eta erakundeen egoitzen artean dago; esaterako, Donostia Zinemaldiaren egoitza.
Barne diseinu esklusibo eta zaindua du, Alfaro-Manrique estudioaren eskutik, eta hainbat gela kategoria; horien artean, suiteak eta duplexak dira nabarmentzekoak.
Azpimarratzekoa da, halaber, hotelaren kokapen ezin hobea, hiriko tren eta autobus geltokiak 300 metrora baititu.
Datu interesgarriak
Helbidea
Duque de Mandas - 20012 Donostia / San Sebastián
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
79 leku
Erregistro zenbakia
Berezitasuna
Arkitektura balio berezikoa
Zerbitzuak
- Jantokia
- Gimnasioa
- Areto soziala
- Sauna