Non lo egin

Hotelak

OKAKO

Kategoria

Okako hotela Donostiako Gros auzoan kokatzen da, hiriaren erdi-erdian, eta oso gertu ditu Zurrioako hondartza, Kursaal Kongresu Jauregia eta Alde Zaharra, non euskal pintxoez eta gastronomiaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen den. Hotel abegikor honetan, artea eta abangoardia nahasten dira, eta apainketaren xehetasun guzti-guztiak zaintzen dira. Gela bakoitzak bere izaera du, eta estiloen fusio batez apainduta daude, non arte garaikideak eta altzari berreskuratuek bat egiten duten. Elementu bat, ordea, guztiek partekatzen dute: erosotasuna. Denontzako guneetan doaneko Wifia eskaintzen da. Gosaria prezioaren barruan sartzen da.

Datu interesgarriak

Helbidea
Iztueta 7 - 20001 Donostia / San Sebastián
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
21 leku
Erregistro zenbakia

Zerbitzuak

  • Ur beroa
  • Aire egokitua
  • Igogailua
  • Bizikletak uzteko tokia
  • Klimatizatutako gelak
  • Internet
  • Garbitegia
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Ile-lehorgailua
  • Telebista

Datu interesgarriak

  • Hirigunetik gertuko lekua
  • Leku ikusgarria