Non lo egin

Hotelak

NEW BILBAO AIRPORT

Kategoria

New Bilbao Airport hotela Derion dago, aireportutik 500 metro baino gutxiagora, Teknologia Parketik 5 minutura eta Bilboko erdigunetik 10 kilometro baino gutxiagora.

Hotelak kokapen estrategikoa eta giro lasaia ditu; horri esker, ostatu ezin hobea da egonaldi laburrak nahiz lan bidaiak egiteko.

Bilera gelak ditu, baita wifi zerbitzua ere hotel osoan. Logela guztiak kanpora begira daude, argi natural asko dute eta erabat hornituta daude; gainera, estetika zaindua eta dekorazio pertsonalizatua dute. Hotelak self service zerbitzua du; gosari kontinentala eskaintzen da goizero.

Datu interesgarriak

Helbidea
Zarandoa, 3 - 48160 Aldekona (San Isidro), Derio
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
103 leku
Erregistro zenbakia

Zerbitzuak

  • Areto soziala