Non lo egin
Apartamentuak
LARRAGO
Larrago landa-apartamentuak Busturian daude, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean, inguruetako herriak bisitatzeko aukera eskaintzen duen leku ezin hobean. Harriz egindako antzinako baserri hau leku aparta da familiaz gozatzeko eta atseden hartzeko. 4 apartamentuk eta 3 estudiok osatzen dute. Apartamentuek logela bikoitza, beharrezko guztia duen sukaldea, sofa-ohedun egongela-jangela, lurreko telebista digitalerako sarbidedun telebista, bainugela osoa eta zoru erradiatzailea dituzte. Estuadioek, aldiz, beharrezko guztia duen sukaldea, egongela-jangela, lurreko telebista digitalerako sarbidedun telebista, bainugela osoa eta zoru erradiatzailea dituzte. Apartamentuek zein estudioek oherako arropa, garbigailua, mikrouhin-labea ontziteria osoa, hozkailua, lisaburdina eta ile-lehorgailua dituzte. Horrez guztiaz gain, terraza, aparkalekua, Wifi-gunea, barbakoak, lorategi dotorea eta haurrak jolasteko leku bat daude.
Datu interesgarriak
Zerbitzuak
- Ur beroa
- Zuhaitzak
- Etxe osoa alokatzea
- Sukaldea erabiltzeko aukera
- Haur-instalazioak
- Internet
- Lorategia
- Garbitegia
- Txartelarekin ordaintzeko aukera
- Ile-lehorgailua
- Telebista
Estekak
Datu interesgarriak
- Santiago bidea
- Berdeguneak