Non lo egin
Aterpetxe turistikoak
LA PARRA HOSTEL
Bakioko erdigunean dago, eta 80 metrora hondartza dauka, surflariek oso gogokoa duten hondartza, hain zuzen ere. Aterpetxeak logela modernoak ditu, ohe jantziak prezioaren barnean daude eta doako wifia eskaintzen da. Jatetxe bat ere badu, eta asteburuetan bazkariak, afariak eta pintxoak eskaintzen dira. Aste barruan, berriz, taberna zerbitzua eskaintzen da. Kokapena dela eta, ezin hobea da inguruko gastronomiaz disfrutatzeko edo Gaztelugatxeko San Juanez gozatzeko; hain zuzen, horixe da euskal kostaldeko ezinbesteko guneetako bat.
Datu interesgarriak
Helbidea
Areagako Bidea, 2 - 48130 Gibelorratzagako San Pelaio, Bakio
Helbide elektronikoa
Edukiera
22 leku
Erregistro zenbakia
Gela kop.
0 lau lagun arterainoko gelak - 3 lau lagunetik gorako gelak
Zerbitzuak
- Jantokia
- Internet
- Areto soziala