Non lo egin
Nekazalturismoak
KORTAZAR
Kortazar nekazaritza-turismoa Aizarnazabalen kokatuta dago, Gipuzkoako barnealdeko herri txiki batean eta Zarautzetik eta Zumaiatik 8 kilometrora. Berriki eraikitako egurrezko baserri bat da, lorategiz inguratuta eta mendirako ikuspegi ederrekin. Solairu bitan 3 apartamentu ditu, baita garajea, igogailua eta animalientzako zelaiak (ahuntzak, ardiak, oiloak eta poniak). Apartamentuetako bik terrazadun logela bi dituzte bakoitzak eta hirugarren apartamentuak elbarrientzat egokitutako logela bat du. Hirurek dute sukaldea, egongela, baineradun bainugela, telebista eta berogailua. Horrez gainera, etxeak telefonoa, faxa eta Wi-fi internet ditu, baita bezeroek bisita dezaketen ogi ekologikoa egiteko labea ere.
Datu interesgarriak
Zerbitzuak
- Ur beroa
- Bizikleten alokairua
- Zuhaitzak
- Igogailua
- Etxe osoa alokatzea
- Sukaldea erabiltzeko aukera
- Ekitazioa
- Gimnasioa
- Golf zelaia
- Bizikletak uzteko tokia
- Haur-instalazioak
- Internet
- Lorategia
- Txartelarekin ordaintzeko aukera
- Kanpoko igerilekuak
- Animazio-egitaraua
- Areto soziala
- Sauna
- Ile-lehorgailua
- Telefono publikoa
- Telebista
Estekak
Datu interesgarriak
- Berdeguneak