Non lo egin
Landetxeak
ITURRITXO
Iturritxo Landetxea Igeldon dago, Donostiatik 4 kilometrora eta, beraz, Kantauri itsasoko zeruertza eta Gipuzkoa barnealdeko mendiak ikus daitezke bertatik. 1894ko baserriaren egitura mantentzen du baina goitik behera berritu dute egungo beharrizanetara egokitzeko. Itsasora zein mendira jotzen duten gelak ditu. Banako komuna, berogailua eta aire girotua, telebista eta Wifi-konexioa dituzte guztiek. Halaber, etxe guztia alokatzeko aukera dago eta beherapenak eskaintzen zaizkie egonaldi luzeak egiten dituztenei. Landa-turismoa egiteko leku ezin hobea da, eta bizikletan zein oinez mendian zehar ibilaldi luzeak egiteko eta inguruko gastronomiaz gozatzeko aukera eskaintzen du. Gainera, aise joan gaitezke Gipuzkoako hiriburuko hareatzetara eta Orioko hondartzara.
Datu interesgarriak
Zerbitzuak
- Ur beroa
- Aire egokitua
- Zuhaitzak
- Kutxazain automatikoa
- Sukaldea erabiltzeko aukera
- Bizikletak uzteko tokia
- Klimatizatutako gelak
- Internet
- Txartelarekin ordaintzeko aukera
- Areto soziala
- Ile-lehorgailua
- Gelara eramatea
- Telebista
Estekak
Datu interesgarriak
- Santiago bidea
- Berdeguneak
Tarifak
Prezio merkeena-garestiena
- Birentzako gela: 70.00€ - 84.00€
- Birentzako gela: 65.00€ - 77.00€
- Etxe osoa eguneko (12 pertsona): 445.00€ - 520.00€
- Gosaria: 10.00€
* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira