Non lo egin
Hotelak
HOTEL BIDAIA
Hondartzaren ondo-ondoan
Donostiako Bidaia hotela hiriko puntu estrategiko batean kokatuta dago, erdialdeko Gros auzoan. Oinez 15 minutu baino ez dira behar Zurriolako hondartzara iristeko, surflarien hondartzarik gogokoenera, eta alde zaharretik eta Victoria Eugenia antzokitik ere oso gertu dago.
Logela bakoitza diseinatzean jatorrizko materialak utzi ditugu, egurra eta harria, eta paregabeko espazioak sortu dira, desberdinak denak.
Harrera zabalik dago 24 orduz; taberna eta jatetxea ere baditugu, eta lorategi eder bat, terraza eta guzti. Gainera, aparkalekua badugu, eta aireportura eramateko zerbitzua ere eskaintzen dugu, zenbateko osagarri bat ordainduta.
Datu interesgarriak
Zerbitzuak
- Aire egokitua
- Taberna/kafetegia
- Jantokia
- Lorategia
- Jatetxea
- Areto soziala
Tarifak
Prezio merkeena-garestiena
- Birentzako gela: 70.00€ - 290.00€
- Gosaria: 6.00€ - 15.00€
- Bazkaria: 15.00€ - 45.00€
- Afaria: 15.00€ - 45.00€
* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira