Non lo egin
Hotelak
HOSPEDERIA DE LOS PARAJES
Guardiako -askok ardoaren hiriburutzat dute- Plaza Nagusian, Arabako Errioxan, dago Hospederia de los Parajes hotela.
Bost solairutan banatuta dago, eta logela bakoitzak izaera propioa duela esan daiteke.
Zazpi bainugelak jacuzzia dute, eta geletako bat pertsona ezinduentzako egokituta dago. Beirazko teilatua duen patioak aparteko aipamena merezi du. Hotelak upategi bat eta bi jangela ditu: batean sukaldaritza tradizionala da nagusi, eta, bestean, autore sukaldaritza. Platerak laguntzeko ardorik onenak izango ditugu aukeran. Spa zentroan ardo eta olio tratamenduak eskaintzen dituzte. Besteak beste, honakoak aurkituko ditugu bertan: jacuzzia, bainu turkiarra, dutxa eskoziarrak eta izotz iturria.
Hitz gutxitan esanda, atseden hartzeko txoko paregabea da. Ardandegian ardo-dastatzeak egingo dituzte.
Datu interesgarriak
Zerbitzuak
- Aire egokitua
- Taberna/kafetegia
- Kutxa gotorra
- Jantokia
- Klimatizatutako gelak
- SPA-instalazioak
- Internet
- Mini-bar
- Txartelarekin ordaintzeko aukera
- Jatetxea
- Bilera-gela
- Areto soziala
- Ile-lehorgailua
- Telefono publikoa
- Telebista
- Dendak
Datu interesgarriak
- Hirigunetik gertuko lekua