Non lo egin
Landetxeak
GAUBEKA
Ohiko euskal baserrien itxura mantentzen duen baserriaren atzeko aldea, ukuilua, erabat itxuraldatu dute landetxeari dagozkion gelak har ditzan.
Horrenbestez, bisitariak baserri munduaren lasaitasunaz eta isiltasunaz gozatu ahal izango du, eta nekazaritza eta abeltzaintza jarduera nagusi diren gune bati dagozkion zaratak baino ez ditu adituko.
Geletan bainugela osoak daude eta, baserriaren gainerako leku guztiek bezala, berogailua eta Wifi-konexioa dituzte. Txokoa, berriz, egokia da oso lasai sentitzeko eta aldi berean hiriguneetatik gertu egoteko eta komunikazio-sistema egoki bat eskura izateko beharrizana duten lantaldeek bilerak egin ditzaten.
Etxe guztia alokatzeko aukerarik dagoen jakiteko, jar zaitez harremanetan jabeekin.
Datu interesgarriak
Zerbitzuak
- Ur beroa
- Zuhaitzak
- Etxe osoa alokatzea
- Internet
- Lorategia
- Txartelarekin ordaintzeko aukera
- Areto soziala
- Telebista
Datu interesgarriak
- Hirigunetik gertuko lekua
- Leku ikusgarria
- Berdeguneak
Tarifak
Prezio merkeena-garestiena
- Birentzako gela: 64.90€
* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira