Non lo egin

Landetxeak

GARABILLA LANDETXEA

Praktika Onak Euskadiko Turismo Etika

Garabilla landetxea izen bereko auzoan dago, Lanteno herrian eta Aiarako eskualdearen bihotzean.

XVII. mendean eraiki zuten, dorretxe gisa; jatorrizko egitura mantenduta zaharberritu dute, turisten beharrizanei erantzun ahal izateko. Natura-ingurune ederrean dago, eta logela bakoitzak bere bainugela du. Hori gutxi balitz, logela guztietan bista ederrez gozatzeko aukera izango dugu.

Etxeak hiru egongela eta bi sukalde ditu, bezeroentzat, eta kanpoaldean honakoak aurkituko ditugu, besteak beste: sauna, hidromasaje-dutxa, paddle pista, barbakoa eta baratze ekologikoa. Aipatzekoa da, gainera, bisitariek nekazaritza-lanetan parte hartzeko eta naturarekin lotura duten hainbat jarduera praktikatzeko aukera izango dutela.

Datu interesgarriak

Helbidea
Garabilla Auzoa, 18 - 01478 Ayala/Aiara
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
15 leku
Erregistro zenbakia

Zerbitzuak

  • Zuhaitzak
  • Liburutegia
  • Etxe osoa alokatzea
  • Sukaldea erabiltzeko aukera
  • Jantokia
  • SPA-instalazioak
  • Haur-instalazioak
  • Internet
  • Lorategia
  • Kanpoko igerilekuak
  • Bilera-gela
  • Areto soziala
  • Joko-aretoa
  • Sauna

Datu interesgarriak

  • Leku ikusgarria
  • Berdeguneak