Non lo egin
Nekazalturismoak
ERLETE GOIKOA
Atsedena Flyscheko labarretan
Erlete Goikoa landetxea Euskal Kostaldeko Geoparkean dago, Debako Mardari auzo lasaian. Logelek baserriko dekorazio modernoa dute, harria bistan duten paretekin eta zurezko sabaiekin, eta guztiek etxea inguratzen duen txakolinetarako mahastiaren ikuspegi bikaina eskaintzen dute.
Erlete Goikoa leku egokia da Sakoneta itsasarterantz abiatzeko, bi kilometro eskasera baitago Flyscharen edertasunaz eta itsas labarrez gozatzeko aukera ematen duen leku paregabe hori. Gainera, kostaldeko Donejakue Bidea landetxetik 20 metrora igarotzen da, eta, horregatik, zerbitzu bereziak eskaintzen dira bertan, hala nola motxilen garraioa.
Datu interesgarriak
Zerbitzuak
- Etxe osoa alokatzea
- Areto soziala
Tarifak
Prezio merkeena-garestiena
- Birentzako gela: 55.00€ - 80.00€
* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira