Non lo egin
Nekazalturismoak
EL ENCUENTRO
Harlanduzko harriz egindako XVI. mendeko etxea da eta ezkutua eta erdi-puntuko arkua ditu nabarmentzekoen artean. Herriaren erdigunean dago eta guztiz zaharberritu dute. Sukaldea, 10 pertsonentzako jantokia, jolas gela, tximinia, telebista eta DVDa duen egongela eta komuna, telebista eta DVDa duten logelak ditu. Logeletako bik tximinia eta aire girotua dute. Horrez gain, etxeak erlaxatzeko egokia den gunea du (4 pertsonentzako sauna eta 3 pertsonentzako hidromasajeko bainuontziarekin). Masajeak, pedikura eta manikura zerbitzuak eskaintzen dituzte aurretiaz kontratatuta. Gainera, arropa garbitzen dute, abenturazko ekintzak antolatzen dituzte eta ardoa saltzen dute. Nekazaritza-ekintzetan parte har daiteke (mahats-bilketa, esaterako).
Datu interesgarriak
Zerbitzuak
- Ur beroa
- Zuhaitzak
- Ekitazioa
- SPA-instalazioak
- Internet
- Garbitegia
- Txartelarekin ordaintzeko aukera
- Animazio-egitaraua
- Bilera-gela
- Areto soziala
- Joko-aretoa
- Sauna
- Ile-lehorgailua
- Telebista
- Tindategia
Datu interesgarriak
- Berdeguneak