Non lo egin
Landetxeak
CASTILLO DE PORTILLA
Konpromisoa historiarekin eta etorkizunarekin
Castillo de Portilla landetxeak izena zor dio Arabako Añanako Eskualdean kokatutako Zabalate udalerriak duen ondare nagusiari. Landa turismoaren bi zale sutsuk abian jarri duten proiektu bat da, bisita gidatuak ere eskaintzen dituena, bai helduek bai haurrek sakon eta era atsegin batean ezagut dezaten Zabalate eta haren gaztelua.
Inguruko arkitektura tradizionalari eutsiz, etxeak eremu komun bat dauka, lorategi, portxe eta barbakoarekin, eta hainbat gela, bainugelarekin. Eraikina eraberritzean, bioeraikuntzako materialak erabili dira, efizientzia energetikoa lortze aldera, emaitza izan dadin ingurumen inpaktua murriztuko duen alojamendu jasangarri bat.
Gainera, erabilera anitzeko gela bat du, modu independentean alokatu daitekeena.
Bisita gidatuak egiten dituzte Portilla-Zabalateko Monumentu Multzora.
Datu interesgarriak
Zerbitzuak
- Bizikleten alokairua
- Etxe osoa alokatzea
- Sukaldea erabiltzeko aukera
- Jantokia
- Ekitazioa
- Internet
- Lorategia
- Txartelarekin ordaintzeko aukera
- Haur-parkea
- Bilera-gela
- Joko-aretoa
- Ile-lehorgailua
- Telebista
- Txakurrarekin sar zaitezke
Datu interesgarriak
- Leku ikusgarria
- Berdeguneak
Tarifak
Prezio merkeena-garestiena
- Birentzako gela: 75.00€ - 80.00€
- Etxe osoa eguneko (22 pertsona): 430.00€ - 610.00€
- Gosaria: 10.00€
* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira