Non lo egin
Landetxeak
CASA RURAL ULLE GORRI
Bilbo eta Gasteiztik salto batera
Ulle Gorri landetxea eraberritutako baserri batean dago kokatuta. Eraberritze lana egiteko halako eraikinen edertasuna azpimarratzen duten jatorrizko materialak erabili dira: harria eta zutabeak agerian, zahar ukitua duten ateak… Hori guztia ostatu moderno baten erosotasunari eta xehetasun artistiko garaikideei uko egin gabe.
Ingurune lasai batean dago kokatuta, eta horri esker, Ulle Gorri etxea alokatzen duten taldeek edo familiek plan lasaiak eta atsedena –Altube harizti magikoan barrena paseatzea edo Nerbioi ibaiaren jauzia ezagutzea–, Bilbo eta Gasteiz hirietarako bisitekin konbinatu ahalko dituzte.
Datu interesgarriak
Helbidea
San Lorenzo, 2 - 01449 Urkabustaiz
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
12 leku
Erregistro zenbakia
Zerbitzuak
- Zuhaitzak
- Etxe osoa alokatzea
- Sukaldea erabiltzeko aukera
- Jantokia
- Internet
- Lorategia
- Txartelarekin ordaintzeko aukera
- Ile-lehorgailua
- Telebista
Datu interesgarriak
- Berdeguneak
Tarifak
Prezio merkeena-garestiena
- Etxe osoa eguneko (12 pertsona): 350.00€ - 440.00€
* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira