Non lo egin
Kanpinak
IGARA DE SAN SEBASTIAN
Kategoria:
Lehen mailakoa
Donostiako Igara campinga ingurune lasaian dago, naturaz inguratua, baina aldi berean, hiriaren erdigunetik hurbil: 9 kilometrora, gutxi gorabehera.
Eta Ondarretako hondartzatik 6 kilometrora. 35.000 metro koadro ditu, eta bertan, denda, karabana zein autokarabanentzako lursailak daude. Eta 6 pertsonara arteko bungalowak ere baditu.
Zerbitzu eta instalazio ugari ditu. Horien artean, nabarmentzekoak dira jatetxe bat eta igerilekuaren alboan dagoen taberna, kokteletan espezializatua. Bertan daude, halaber, haurrentzako jolasgune bat, padel pista eta supermerkatua.
Datu interesgarriak
Helbidea
Igara Bidea, 195 - 20008 Igeldo, Donostia / San Sebastián
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
415 leku
Erregistro zenbakia
Zerbitzuak
- Taberna/kafetegia
- Kanpoko igerilekuak
- Jatetxea