Non lo egin
Apartamentuak
ATERIAN LOFT
Itsas brisa sentitzeko
Aterian-ek oporretarako alojamenduak kudeatzen ditu euskal kostaldean, apartamentu eskaintza erakargarri bat Zarautzen eta Getarian, baita landetxeak eta txaletak ere, pop up eskaintza bat barne.
Aterianen alojamenduak bereziki pentsatuta daude bezeroek herri arrantzaleen zaporea dasta dezaten, protagonistak izanik eskaintza gastronomikoa, txakolina eta arrain fresko hoberenak.
Gainera, alojamenduarekin batera, Aterianek beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu: hala nola sukaldari bat etxera bertara joatea euskal sukaldaritza tradizionalaz eta sasoikoaz gozatzeko, edo lehen erosketa egitea apartamentura iristean hozkailua beteta aurkitzeko.
Datu interesgarriak
Zerbitzuak
- Aire egokitua
- Internet
- Haur-parkea
- Ile-lehorgailua
- Telebista
Tarifak
Prezio merkeena-garestiena
- Apartamentuak (3 pertsona): 90.00€ - 175.00€
* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira