Non lo egin

Hotelak

ARIMA HOTEL

Kategoria

Arima Hotela Miramon Basoan, Donostian, kokatua dago, hirigunetik gertu baina natura osoz inguratuta, gainera benetako esperientziak eta naturalak bizitzeko aukera ematen dizu.

Arima Hotelak, ingurumena errespetatzeko kontzeptu berritzaile eta anbizio handikoa mantentzen du bere ariman, filosofia iraunkorra mantentzen duten hornitzaileek eta kolaboratzaileek haiekin bat egiten dutelarik. 

Logelak, 22 eta 41m2-takoak, azken belaunaldiko soinu isolamendua du, hezetasuna eta tenperatura kontrolatzekoa, baita CO2 kontzentrazio baxua ere. Dekorazioan egurra, harria, burdina eta ehun naturala konbinatzen du, leku eroso eta bero bat sortuz. Logela guztiak kanpora ematen dutenak dira, leiho handiekin. 

Bere jatetxeaz gozatzeko aukera izango duzu, goi mailako sukaldaritza eskaintzen duena osagai naturalak eta denboraldikoak erabiliz. Tokiko ekoizleengan apustu egiten dute, plater iraunkorrak eta osasuntsuak diren sorkuntzak eginez. 

 

Datu interesgarriak

Helbidea
Paseo de Miramón, 162 - 20014 Donostia / San Sebastián
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
132 leku
Erregistro zenbakia

Zerbitzuak

  • Aire egokitua
  • Bizikleten alokairua
  • Igogailua
  • Taberna/kafetegia
  • Kutxa gotorra
  • Jantokia
  • Bizikletak uzteko tokia
  • Klimatizatutako gelak
  • Internet
  • Mini-bar
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Kanpoko igerilekuak
  • Jatetxea
  • Bilera-gela
  • Areto soziala
  • Ile-lehorgailua
  • Gelara eramatea
  • Telebista

Datu interesgarriak

  • Berdeguneak