Non lo egin
Aterpetxe turistikoak
A ROOM IN THE CITY
Bidaiarientzako topagunea
A room in the city ostatuak Donostiako xarma hurbiletik ezagutzeko aukera ematen die ostalariei, eta, aldi berean, bidaiarientzako topagunea da. Hain zuzen, hiriaren erdian dago, antzina komentua izan zen eta gaur egun espazio anitzeko eremu bihurtu den leku batean, kultur jarduera biziarekin, Convent Garden.
Hori horrela, bertako gastronomia dastatu, hondartzan eguzkia hartu, surfean egin edo Donostiako alde zaharrean ondo pasatu ondoren, ostalariek atseden har dezakete ostatuko eremu komunetan, kanpoan nahiz barruan, eta hitz egin eta jendea ezagutu, jatetxeetako platerak probatu edo norberak prestatu denek erabiltzeko sukaldean, edo eraikineko eremuetan eginiko kultur jarduerez gozatu.
Datu interesgarriak
Zerbitzuak
- Ur beroa
- Igogailua
- Liburutegia
- Taberna/kafetegia
- Jantokia
- Eraikin historikoa
- Bizikletak uzteko tokia
- Internet
- Txartelarekin ordaintzeko aukera
- Jatetxea
- Areto soziala
- Ile-lehorgailua
Datu interesgarriak
- Hirigunetik gertuko lekua
Tarifak
Prezio merkeena-garestiena
- Gela (2 pertsona): 40.00€ - 100.00€
- Gela (4 pertsona): 80.00€ - 200.00€
- Ohea gela partekatuan: 13.00€ - 50.00€
* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira