Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak, Aste Santuan hamar zirkulazio berezirekin inauguratuko du 2025eko lurrunezko trenaren denboraldia. Apirilaren 17tik 21era, gutxienez bi irteera egingo dira egunero – 11:00etan eta 16:30ean – museotik Lasaoko geltokiraino (Azpeitia).
Museoko instalazioak Aste Santuan irekitzeko ordutegia (apirilaren 17tik 21era, biak barne) honako hau izango da:
• Goizez: 10:30etik 14:00etara
• Arratsaldez: 16:00etatik 19:30era
Apirilaren 22an, asteartea, museoa itxita egongo da eta apirilaren 23tik aurrera instalazioen ordutegia honako hau izango da:
Asteartetik ostiralera (lanegunetan):
Goizez: 10:00etatik 13:30era
Arratsaldez: 15:00etatik 18:30era
Larunbatetan:
Goizez: 10:30etik 14:00etara
Arratsaldez: 16:00etatik 19:30era
Igandeak eta jaiegunak (astelehenak izan ezik):
Goizez: 10:30etik 14:00etara
Aste Santuaren ondoren, lurrunezko trenaren zerbitzu erregularrak azaroaren 2ra arte funtzionatuko du larunbatero, eta irteerak 12:00etan eta 17:30ean izango dira, eta igande eta jaiegun guztietan 12:00etan. Apirilaren 27tik aurrera igande eta jaiegunetan "Sugina egun batez" jarduera ere eskainiko da, lurrunezko trenean bidaiatzeko aukera ematen duen ekimena.
Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren-bildumarik onenetakoa erakusten du bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren-makinak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Era berean, Euskadiko makina-erreminta multzorik osatuenetako bat eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen eta munduko tren-erlojuen bildumarik onenetako baten laginak ditu.
Jendearentzako informazioa
• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
• Informazio telefonoa: 943 15 06 77
• Faxa: 943 15 07 46
• Posta elektronikoa: museoa@euskotren.eus
• Webgunea: www.euskotren.eus