Euskotrenek larunbatean, irailaren 20an, zerbitzu berezia eskainiko du Bermeoko estropadak direla eta

Argitalpen-data: 

Euskotrenek irailaren 20an Amorebietako eta Bermeoko geltokien arteko ohiko tren zerbitzua indartuko du, Bermeoko estropadak direla eta. E4 linean (Bilbo-Bermeo) larunbatetako ohikoa den maiztasuna Amorebieta-Bermeo tartean hainbat zirkulazio berezirekin osatuko da, bi noranzkoetan. 

Trenetan hobeto banatu ahal izateko, Euskotrenek erabiltzaileei ordutegiak aldez aurretik kontsulta ditzatela gomendatzen die bai APP ofizialean bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefonoa dute eskura. Euskotreneko langileekin zerbitzatzen diren geltoki eta geralekuetan ere informazioa jaso daiteke.