Joan edukira

Euskotrenek gaueko garraio zerbitzua eskainiko du Zarautzeko Euskal Jaia dela eta

Argitalpen-data: 

Gaueko zerbitzu hori Zumaia-Zarautz-Donostia/Amara tartean eskainiko da. Guztira gaueko 17 tren ibiliko dira, 8 Zumaiatik, 7 Amaratik (Donostia) eta 2 Zarautzetik (Zumaia). Gaueko trenen irteera-orduak honako hauek izango dira:

• Zumaia-Amara (Donostia): 0:00, 0:30, 1:00, 1:30, 2:30, 3:30, 4:30 eta 5:03.
• Amara (Donostia)-Zumaia: 23:20, 23:50, 0:20, 0:50, 1:50, 2:50 eta 3:50.
• Zarautz-Zumaia: 4:51 eta 5:45

Zarautzetik irteteko orduak, berriz, honako hauek izango dira:

• Zarautz-Amara (Donostia): 0:08, 0:38, 1:08, 1:38, 2:38, 3:38, 4:38 eta 5:11.
• Zarautz-Zumaia: 23:50, 0:20, 0:50, 1:20, 2:19, 3:19, 4:19, 4:51 eta 5:45.

Zerbitzu berezi honen helburua jaiaz gozatzeko garraio publikoaren aukera erosoa eskaintzea da.

Euskotrenek trenez joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Halaber, 944 333 333 telefonoan eta Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere eman daiteke informazioa.