Gipuzkoako autobusak (ekainak 27): udako zerbitzurako geraleku aldaketa Zumaian

Argitalpen-data: 

UK09 ZUMAIA-DONOSTIA N-634, UK10 ZUMAIA-DONOSTIA AP-8 Zarautztik eta UK11 ZUMAIA-DONOSTIA AP-8 Oriotik lineetan, datorren ekainaren 27an, ostirala,hasi eta abuztuaren 31ra igandea, bitartean (biak barne), Zumaia-Donostia lineako autobusek muturreko geldialdiak Txomin Agirre kalean egin beharrean Patxita Etxezarreta kalean egingo dituzte. Horrela bada, autobusak bertatik irten eta bertara helduko dira.  

Informazio gehiago: www.lurraldebus.eus, tel.: 900 300 340 eta APP ofiziala