Trena E2/E5 (ekainak 21 eta 24): zerbitzua indartuko da Bruce Springsteen bi kontzertuengatik Donostian

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailaren barruan dagoen Euskotren Sozietate Publikoak tren zerbitzua indartuko du Bruce Springsteenek datozen egunetan Donostian (Anoeta) eskainiko dituen bi kontzertuetarako.

Lehenengo kontzertua ekainaren 21ean izango da eta, larunbatetik iganderako gau osoan zehar, trenen zirkulazioak egongo dira orduro E2 Lasarte/Oria-Hendaia eta E5 Amara - Altza lineetan. Halaber, jende gehiago biltzea aurreikusten den uneetan ere, zerbitzua indartuko da. Tren berezia aterako da Anoetatik Zumaiara 00:47an.

Asteartean, hilak 24, gaueko trenen irteera bereziak izango dira Anoetatik Hendaiara, Lasarte-Oriara, Altzara eta Zumaiara, Bruce Springsteenen bigarren kontzertuaren ondoren itzulerako joan-etorrietarako garraio publikoko alternatiba bat eskaintzeko.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefonoa dute eskura. Informazioa Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso dezakete, baita APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean ere.