Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailaren barruan dagoen Euskotren Sozietate Publikoak tren zerbitzua indartuko du datorren larunbatean, maiatzak 17, Bermeoko Arrain Azokara bertaratzen direnei joan-etorriko joan-etorriak errazteko.
E4 Bermeo-Matiko (Bilbo) linearen zerbitzua indartu egingo da datorren larunbatean Gernika-Bermeo tartean, bi noranzkoetan, 10:45etik 21:00etara, ohiko zerbitzua osatuko duten 11 zirkulazio osagarrirekin.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefonoa dute eskura. Halaber, E4 Bemeo-Matiko (Bilbo) linearen zerbitzuari buruzko informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan, APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean.