Aralarreko Parke Naturala
natura
Parke naturala
Abaltzisketa eta Ataun dira Aralar Parke Naturalera sartzeko bi ateak. Euskadiko mendi-eremurik garrantzitsuenetako bat da azalerari, altitudeari, lurzoruaren erabilerei eta balio naturalei dagokienez.
Halaber, jende gehien erakartzen duenetako bat da. Goierri eta Tolosaldeko eskualdeen artean kokatuta dago, eta lehen mailako paisaia-erreferentzia da, Txindoki (Larrunarri) mendiko tontor enblematikoarekin.
Ingurunea aproposa da baserri bat hurbil-hurbiletik ezagutzeko, Idiazabal gazta eta sagardotegiko sagardoa dastatzeko, mendiko bizikleta batean ibiltzeko, zaldiz ibiltzeko eta monumentu megalitikoak ikusteko: hogeita hamar bat trikuharri, tumuluak, monolitoak, aztarnategiak (kobazuloan eta aire zabalean), bi harrespil... Horri guztiari lotuta, Ataungo Barandiaran Museoa azpimarratu beharra dago. Museoak, gainera Parkearen inguruko informazio- eta interpretazio-zerbitzuak eskaintzen ditu.
Bestalde, mendi-ibilbide txiki eta handi batzuk daude balizatuta, eta oinezkoentzako konexioak daude jolas-ekipamenduz hornitutako eremuen artean. Lizarrustiko mendatean, beste informaziogune bat duzu (aterpetxea eta jatetxea ere bada).
Leku interesgarriak:
Datu interesgarriak
Parketxeak
Lizarrusti, Ataun (Gipuzkoa)
+34 943 582 069
Barandiaran Museoa, Ataun (Gipuzkoa)
+34 943 180 335
Zerbitzuak
- Aisialdirako gunea
- Taberna
- Haitzuloak
- Basozaina
- Haur-instalazioak
- Monumentu
- Parkinga
- Kanpaldia egiteko debekua
- Jatetxea
- Erreka bainatzeko
- Kirol eta gimnasia ibilbidea