Arte eta Kultura
Museoak
Ur mara
Ur Mara Museoa Koldobika Jauregi artistaren lanaren inguruko museoa da eta haren kezkak jasotzen ditu: ekologia, etnografia, natura, filosofia edo poesia, besteak beste.
Koldobika Jauregi artista polifazetikoa da, konplexurik gabe joaten da tradiziotik modernotasunera. Artistaren lanak Guggenheim Bilbaon ikus daitezke besteak beste, eta hainbat artistak aintzatetsi dute, hala nola Chillidak. Hain zuzen, azken horrek Zabalaga beka eman zion, Chillida Leku hartzen duen baserriaren izena daukana.
Koldobika Jauregik eta haren emazte Elena Cajaravillek "Artea naturaren paraleloan" proiektuan parte hartu zuten hainbat urtez Karl-Henrich Müller mezenasen Alemaniako Insel Hombroich museoan. Ur Mara Museoa esperientzia horretatik sortu zen.
Horregatik, museo horretako aretoak ez dira ohiko kubo zuriak; aldiz, bertako basoan txertatuta daude: pago, haritz, lizar, gaztainondo eta urkien artean eskulturak eta instalazioak aurkituko ditugu, entzunareto natural bat eta baita aztarna etnografikoak ere, kareharrizko harrobi txiki baten ondoko karobi zahar bat, kasurako.
Datu interesgarriak
Urte osoan zabalik, bisita gidatuarekin