Arte eta Kultura
Museoak
Soinuenea
Soinueneak Euskal Herriko eta mundu zabaleko 1.400 musika-tresna baino gehiago ikusteko aukera eskaintzen du.
Gainera, 5.800 aletik gora biltzen dituen liburutegia, LP, kasete eta CD formatuetan jasotako 4.800 musika-pieza biltzen dituen fonoteka, irudi artxibo handi bat eta musika-tresnak egiteko eta konpontzeko tailerrak ditu.
Bi bisitaldi mota daude: soinuduna eta gidatua (bakarka zein taldeka egin daiteke. Bisita gidatuak aurrez aurretik hitzartu behar dira.
Prezioa:
- Arrunta: 3€ (BEZ barne).
- Murriztua: helduekin datozen 6 urte arteko haurrek sarrera doan dute.
Datu interesgarriak
Asteartetik larunbatera:
- Goizez 10:00-14:00
- Arratsaldez 15:00-18:00
BISITA ARRUNTA
Nork bere telefonoarekin WiFi sarera konektatuta gure web orrian jarri dugun audiogida erabiltzeko aukera du.
BISITA GIDATUA
Gutxienez 4 eta gehienez 6 pertsona har ditzakegu aldi berean. Bisita gidatuak 60 minutu inguru irauten ditu. Aurretik hitzartu behar da.
Egunean bi ordu egongo dira aukeran: goizean 11:30etan eta arratsaldean 16:30etan.
Talde gidatu bakoitzeko, gutxienez 25 € (BEZ barne) kobratuko dira.
Zerbitzuak
- Audio-gida
- Liburutegia
- Hitzaldi-aretoak
- Bideo-aretoak
- Dendak
- Bisita gidatuak
- Prentsa-aretoa
- Artxiboa