Arte eta Kultura

Museoak

Santa Maria Katedraleko bisita gidatuak

Praktika Onak Euskadiko Turismo Etika

Santa Maria Katedrala ala Katedral Zaharra dugu Gasteizko altxorretako bat. Erdi Aroko hirigunearen bihotzean dago kokatuta, eta urtero-urtero, milaka turista erakartzen ditu.

Ezagutu ezazu bertatik bertara katedral gotiko hau, ordubeteko bisita gidatua eginda. Bisitak egiteko, ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua hartzea; zehazki, Bisitariak Hartzeko Guneko telefonora deituta (945 255 135), mezu elektronikoa bidalita (visitas@catedralvitoria.eus) edo Santa Maria Katedrala Fundazioaren webgunera sartuta. 

Bisitak gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez, ingelesez, alemanez eta italieraz eskainiko dira. Datu bitxia bezala, aipatzekoa da Ken Follett Erresuma Batuko idazleak Santa Maria Katedrala hartu zuela oinarritzat World Without End eleberria idazteko, The Pillars of the Earth ezagunaren jarraipena, alegia. Bisita gidatuak: Bisitak egiteko, aldez aurretik eskatu behar da ordua bisitarien harreraguneko telefonoan, posta elektroniko bidez edo Katedralaren webgunean.

Sarrera:

Orokorra: 9 €

Katedrala + harresia: 10,5 €

Katedrala + dorrea: 11 €

Datu interesgarriak

Helbidea
Plaza Santa María, 3 - 01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00.

*Beharrezkoa da hitzordua aurrez aurretik edukitzea. Bisitariarentzako harreragunea Buruileria plazan dago (Portalearen aurrean). Bisitak ordu erdiro egiten dira eta horiek hasi baino 10 minutu lehenago egon behar da plazan.

Areto kopurua
1
Edukiera
20

Zerbitzuak

  • Bideo-aretoak
  • Dendak
  • Bisita gidatuak