Arte eta Kultura
Museoak
Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa
Meatzaritzaren Museoak Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokiona. Meatzaritza alorreko Estatuko erreminta eta material bildumarik osoena biltzen du, besteak beste, bagoiak, zaurituen esku-oheak eta mailuak baitaude ikusgai.
Museoa inguratzen duen Concha II meategia garai batean Europako burdina meatze handiena izan zen. Meategi horrek 50 kilometroko lurrazpiko galeriak ditu. Meategietako jarduerak hondar industrialak utzi ditu inguru guztian, eta horien inguruko azalpenak ematen dituzte museoan.
Antzinako burdina-ustiapenetako hainbat pieza, tresna eta makina ikusteko parada dago, baita dokumentazioa ere. Mineralaren garraiorako bagoien eta bagoneten bilduma, balde-lerroen astoak, mineralaren garbiketarako bahe birakariak eta Bizkaiko meatzaritzan erabili izan diren makinen adibide bikainak daude. Horrekin batera, eguneroko erabilerako elementuak ere badaude: lanparak, txokloak (oinetako tipikoak), teodolitoak, laztabinak, zulatzeko koilaratxoak, bagoiak kontatzeko abakoak eta maskarak, besteak beste. Aipatzekoa da, era berean, artista ezagunek egindako meategietako pinturen bilduma.
Datu interesgarriak
Astelehenetan: itxita
Asteartetik-ostiralera: 9:00-14:00 eta 16:00-19:00 (uztailan eta abuztuan 20:00ak arte irekita)
Larunbat eta jaiegunetan: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00 (uztailan eta abuztuan 20:00ak arte irekita)
Igandeetan: 11:00-14:30
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean eta 6an itxita.
Bisita gidatuak:
Beharrezkoa da aste bat lehenago erreserbatzea hurrengo telefono zenbakian: 944 363 682
Zerbitzuak
- Audio-gida
- Parkinga
- Dendak
- Bisita gidatuak