Arte eta Kultura

Museoak

Euskal Burdinaren Museoa

Euskal Burdinaren Museoa Legazpiko antzinako "Fundiciones San Miguel" galdategian dago, eta burdina hainbat ikuspuntutik aztertzen du: historia, teknologia, zientzia, industria, ondarea eta paisaia, besteak beste.

Gainera, antzinako lantegi hartako jatorrizko elementuei beste erabilera bat eman zaie eta ikusgai daude museoan.

Gizakiaren, ingurunearen eta burdingintzaren arteko harremana erakusten du museoak, eta "Burdinaren taupadak" eta "50eko urteetara bidaia: Langileen Ibilbidea" ibilaldien abiapuntua da. Burdinaren ikuspegi ezberdina ematen duten 14 arlo daude: paisaian, artean eta mitologian duen eragina, mearen erauzketa, energia, burdinolak, altzairuaren eraldaketa, antolakuntza sozioekonomikoa, forja eta galdategia, berrikuntza teknologikoak, etab.

Datu interesgarriak

Helbidea
Mirandaola Parkea. Telleriarte auzoa, s/n - 20230 Legazpi
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Asteartetik igandera: 10:00 - 14:00

Abenduak 24tik 31ra ITXITA.  Urtarrilean eta otsailean, hitzordua aurrez eskatu. 


Areto kopurua
1
Edukiera
150

Zerbitzuak

  • Jatetxea
  • Dendak
  • Bisita gidatuak