Arte eta Kultura

Museoak

Ekoetxea Meatzaldea

Ekoetxea Meatzaldea ingurumen-hezkuntzako ekipamendua da, eta Ihobe Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak kudeatzen du.

Ingurumen-gaietan herritarren parte-hartze aktiboa eta arduratsua sustatzea du helburu.

Ekipamenduaren bi egoitzak Bizkaiko Meatzaldearen bihotzean daude. Gallarta da egoitza nagusia, Abanto-Zierbenako auzoan dago, eta Kontxa 2 meategiaren ondoan dago, Bizkaian jardunean egon zen azken meategia. Peñas Negras, berriz, Zugaztieta meatze-auzotik gertu dago, Ortuella udalerriaren barruan, eta Meatzaldea-Bizkaiko Meatzaldea biotopo babestura sartzeko ate nagusia da. Bi egoitzek aukera ematen dute herritarrek beren lurraldeko historiaz eta ingurune naturalaz goza dezaten. Bi kokalekuak ezin hobeak dira gizakiaren jardueraren ondorioz paisaiak izan duen eraldaketa sakona ikusteko.

Ekoetxean hezkuntza-jardueren eskaintza zabala aurkituko duzu, bai eta erakusketa iraunkorrak ere, zonalde honen eraldaketa hobeto ulertzen lagunduko dizutenak. Horrez gain, ikus-entzunezko ezberdinez gozatzeko auditorium ikusgarri bat, aldi baterako erakusketa-gelak eta bilera- eta hezkuntza-tailerrak egiteko espazioak ere aurkituko dituzu. Zentroak barrutik ezagutu ondoren, bisitariak inguruko paisaia ezagutzera eta terrazara igotzera gonbidatzen ditugu, leku hauek eskaintzen dituen sentsazio zorabiagarriez gozatzeko.

Natura bizitzeko eta sentitzeko askotariko esperientziak proposatzen ditugu. Guztiak, modu batera edo bestera, inguratzen gaituen ondare natural eta kulturalarekin lotuta daude, eta modu jasangarriagoan bizitzen ikasteko modua erakustera bideratuta daude.

Sartu gure esperientzia-programan

Datu interesgarriak

Helbidea
Bº Campo Diego, s/n. Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Ekoetxea Meatzaldea (Gallartako egoitza)

  • Apirilaren 1etik urriaren 31ra: 10:00-14: 00/15:30-19:00
  • Azaroaren 1etik martxoaren 31ra: 10:00-14: 00/15:30-18:00

Ekoetxea Meatzaldea (Peñas Negras egoitza)

  • Apirilaren 1etik urriaren 31ra: Asteartetik igandera: 11:00-15:00
  • Azaroaren 1etik martxoaren 31ra: 11:00-15:00 / Larunbat, igande eta jaiegunetan

Zerbitzuak

  • Parkinga
  • Bideo-aretoak
  • Bisita gidatuak