Arte eta Kultura

Museoak

Bilboko Zezen Museoa

Bilboko Zezen Museoak Bilboko eta Bizkaiko tauromakiaren historia biltzen du. Esparru didaktikoak tauromakiaren nondik norakoak jorratzen ditu, zortzi arotan banatuta. Testuak osatzeko ehun argazki baino gehiago, tauromakiari buruzko Goyaren lau irudi, zezenketen jatorrizko kartelak eta Bringas anaien margolanak erabiltzen dira.

 

Horrez gainera, zezen ospetsuen buruak, Antonio Ordoñezen, "El Niño de la Capea"-ren eta Egaña pikatzailearen toreatzaile-trajeak, "Cocherito"-ren estoke bat, "Costillares"-en kapotea, liburuak eta Bilboko antzinako zezen-plazen maketak daude ikusgai.

Datu interesgarriak

Helbidea
Plaza de Toros de Vista Alegre. Martín Agüero, 1 - 48012 Bilbao
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:30etara eta 16:00etatik 18:00etara. AZAROA, ABENDUA, URTARRILA ETA OTSAILA: Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30etara. (Arratsaldeetan adostutako talde-hitzorduak salbu) Ostiralak 10:00etatik 13:30etara. Arratsaldeak itxita Larunbata, igandea eta jai egunak itxita TALDEENTZAKO BISITA GIDATUAK (GUTXIENEKO 15 PERTSONA): Gidari batek lagunduta Zezen plaza, kapera, Zezen aretoa eta jantokia. Hitzordua aurretik hitzartu. Telefonoa: 94.444.86.98 PREZIO OROKORRAK: 3,00 €

Areto kopurua
1
Edukiera
80

Zerbitzuak

  • Parkinga
  • Dendak
  • Bisita gidatuak