Arte eta Kultura

Museoak

Bilboko Eleiz Museoa

Bilboko Eleiz Museoan Bizkaiko artelan erlijiosoak daude ikusgai 1995etik. 1513an sortutako Gizakundearen komentu domingotarrean dago. Bertan, balio artistiko handiko ehunka pieza daude bilduta, Erdi Arotik gaur egunera arteko piezak, hain zuzen ere. Horrez gainera, arte erlijioso garaikideari buruzko gela bat ere badago. Bigarren solairuan, berriz, arte erlijiosoak historian zehar izan dituen espresioei, estilo ezberdinei, egin zaie lekua, batez ere, eskulturei eta margolanei. Bilboko Eleiz Museoak XII. mendetik XX. mendera arteko baino gehiagok osatzen duten bilduma du egun, eta horietatik 500 inguru daude erakusketan jasota. Halere, badago III. mendeko material arkeologikoa ere. Erakusketa hiru atal nagusitan banatuta dago: eskultura-margoa, urregintza eta eliz jantziak. Multzo horietako bakoitzean, piezak irizpide kronologiko-estilistikoaren arabera antolatuta daude.

Datu interesgarriak

Helbidea
Plaza de la Encarnación, 9-B - 48006 Bilbao
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Asteartetik larunbatera: 10:30-13:30 eta 16:00-19:00

Igande eta jaiegunetan: 10:30-13:30

Astelehenetan: itxita

Prezioak

Sarrera orokorra: 3 €

Sarrera murriztua: 1,5 € (Erretiratuak > 65, 25 urterarteko ikasleak eta 10 pertsonetik aurrerako taldeak)

12 urtetik beherakoak sarrera doan

Astearteetan sarrera doan

Areto kopurua
2
Edukiera
320

Zerbitzuak

  • Liburutegia
  • Hitzaldi-aretoak
  • Bideo-aretoak
  • Dendak
  • Bisita gidatuak
  • Artxiboa