Arte eta Kultura
Museoak
Arabako Natur Zientzien Museoa
Arabako Nartur Zientzien Museoaren eskaintza zabala da oso, erakusketa ugari (botanika, paleontologia, mineralogia eta zoologia) eta bibliografia-ondare garrantzitsua biltzen baititu.
Aldian behineko mila aldizkari zientifiko baino gehiago daude eskura. Garrantzitsua da, era berean, museoan gordetako argazki-bilduma ere; ohiko euskarrietan zein euskarri digitaletan jasota daude. Guzti horrek osatzen du urteotan Estatuko Natur Zientzien Museorik gazteenak gorde, ikertu eta zabaldu duen ondarea.
Arabako Natur Zientzien Museoa Otxanda Andrearen dorrean dago, hiru solairuko eraikinean. Oraingoz, mugikortasun arazoak dituzten pertsonak lehenengo solairura soilik igo daitezke.
Datu interesgarriak
Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30etara. Igandeak eta jai egunak: 11:00etatik 14:00etara. Astelehenak itxita (astelehena jai eguna balitz museoa zabaltzen da eta hurrengo egunean itxi egiten da). Dohaineko sarrera.
Zerbitzuak
- Liburutegia
- Bisita gidatuak