Arte eta Kultura
Museoak
Albaola, Itsas Kultur Faktoria
Albaola Itsas Kultur Faktoria museo ontziola bat da eta Pasaiako portu historikoaren sarreran kokatua dago, Donostiako erdigunetik 3 kilometrora.
Albaola Itsas Kultur Faktoria proiektu eta erakusketa aldaketa dela eta, 2025eko azaroaren 2tik azaroaren amaiera arte, itxita egongo da publiko orokorrarentzat.
Bere jarduera nagusia ondare balioa duten zurezko ontzien eraikuntza da eta bertaratzen diren bisitariek lan teknika eta teknologia tradizionalekin jendaurrean lanean ari diren arotz ontzigileak ikusi ahal izango dituzte.
Bisitaldian, 1565ean Labradorren (Kanada) hondoratutako San Juan baleontzi historikoaren erreplikaren eraikuntza ikusi ahal izango da, ia 30 metro luze dena eta UNESCOren babesa duen eraikuntza prozesua.
Albaola nazioarteko erreferentzia bihurtu den espazioa da eta bere jarduerengatik, bisita bakoitza bakana eta desberdina da beti.
Oinezkoen bidea itxita dagoenez, bertaratzeko doako itsasontzi zerbitzua egongo da. Konfirmazio emailean bisitaren gaineko eta etortzeko jarraibide denak emango dira.
Aurretiko erreserba ezinbestekoa bisitak@albaola.com / (+34) 943 39 24 26 (asteartetik ostiralera goizeko 10:00etatik 14:00etara)
Datu interesgarriak
UDAKO ORDUTEGIA
Asteartetik igandera: 10:00-14:00 / 15:00-19:00
Jaiegunetan zabalik
NEGUKO ORDUTEGIA
Astearte eta igandeetan: 10:00-14:00
Asteazkenetik larunbatera: 10:00-14:00 / 15:00-19:00
Astelehenetan itxita (jaiegunak eta jaiegun bezperak izan ezik)
Jaiegunetan zabalik.
Urtarrilaren 1 eta 6an eta abenduaren 24,25 eta 31ean itxita.