Zurriolako zubia
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Urumea ibaia zeharkatzen duten lau zubietan lehena da Zurriolakoa. Donostiako Erdigunea eta Gros auzoa lotzeko sortu zuten 1915ean Zurriolako -edo Kursaaleko- zubia. Halere, handik hiru urtera zubiaren egitura aldatu egin behar izan zuten, itsasoaren indarrari aurre egiteko.
Erdialdeko hiru euskarriek eta zubiaren bi horma-bularrek eusten diete zubiaren lau baoei.
Kale-argi futuristek eta espresionistek argitzen dute Kursaal Jauregia, Rafael Moneok itsasoak lehorrera ekarritako bi harkaitz handi bailiran diseinatutako kubo formako bi eraikinak, eta Victoria Eugenia Antzokia, historian zehar Donostiako kultur ekitaldi garrantzitsuak egin diren lekua, lotzen dituen pasealeku ezin ederrago hau.
Datu interesgarriak
Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota
Zubia
Helbidea
Paseo de la Zurriola - 20003 Donostia / San Sebastián
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Modernista eta espresionista
Garaia
XX. mendea