Zurbano jauregia
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Zurbano jauregia herriko elizaren ondoan dago.
Pedro Ruiz de Erenchun batxilerraren aginduz eraiki zuten, 1621 aldera. Ondoren, Uriarte familiaren jabetza izatera pasa zen. Hasiera batean, lau isuriko teilatua zuen eraikin laukizuzena izan zen jauregia.
Urteen buruan, ordea, bi dorre jarri zizkioten, bat alde bakoitzean, erdiko gunea baino apur bat altuagoak biak ere. Hormak harlangaitzez eginak daude, nahiz eta ertzetan harlandua erabili zuten. Pisu bakoitza, gainera, harriz edo egurrez markoztatuta dago kanpotik. Sarrera nagusia puntu erdiko harlanduz egindako arku bat da. Haren gainean, Isabel Ortiz de Zurbanoren armarria dago, etxea baino beranduago egindakoa. Gainerako hormak xumeagoak dira; atzekoa, esate baterako, adreiluzkoa da lehenengo pisutik gora.
Jauregiaren zati batean, eskolak egon ziren 20ko hamarkadatik aurrera. Gaur egun, jauregi pribatua da eta ondorioz ezin da barrualdera sartu.
Datu interesgarriak
Jauregia
Zerbitzuak
- Parkea