Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Zumetzagako San Migel baseliza
Mungia udalerrian dago Zumetzagako San Migel ermita ederra, Jata mendiaren magalean. Eraikin erromaniko berantiar ezagunena da Bizkaian.
Hormarriz egindako habearte errektangeluar bakarra eta aurrealdeko portiko dotorea dauzka baselizak.
Eraikinaren elementu ikusgarriena, hala ere, absideko leihoa da. Halaber, kanpoaldeko zutabeak ere aipatzekoak dira, izan ere, simetriarik gabe dekoratuta daude, elementu zirkular, erronbodun sare eta sokazko zareekin, alegia.
Datu interesgarriak
Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota
Ermita
Helbidea
Camino Zumetzaga - 48100 Mungia
Telefonoa
Estilo artistikoa
Erromaniko berantiarra
Ekintzak
Irailaren 29an meza egiten da ermitan, San Migelen omenez.
Zerbitzuak
- Aisialdirako gunea
- Parkea