Xemeingo Andra Mariaren Zeruratzea eta hilerria
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Xemeingo Andra Mariaren Zeruratzea XVI. mendeko eliza da.
Hiru nabe dituen eliza honetan gotikoaren azken eraginak eta errenazimenduaren ezaugarri klasikoak nahasten dira. Oina angeluzuzena da eta burua karratua. Erretaula nagusia estilo manieristan egindako lan polikromatu bikaina da, Jainkoaren haurtzaroa eta pasioa irudikatuta daude bertan.
XVII. mendean sakristia, korua eta kanpandorrea gehitu zioten elizari. Hilerria tenpluaren albo batean dago. Neoklasikoa da, angeluzuzen formakoa eta klaustroa dauka.
Datu interesgarriak
Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota
Eliza eta hilerria
Helbidea
Barrio de Arretxinaga - 48270 Markina-Xemein
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Gotikoa eta errenazentista
Garaia
XVI. mendea
Ekintzak
Zenbait musika emanaldi antolatzen dira urtean zehar.
Zerbitzuak
- Parkinga
- Parkea
- Bisita gidatuak