Villasuso jauregia

Villasuso jauregia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Villasuso jauregia erdigune historikoan dago, Aihotz plazan, San Migel elizaren ondoan. 1539. urte aldera eraiki zuten, Martin de Salinasen, Karlos I.a enperadorearen mandatariaren, aginduz. 

Garai hartan ohikoa ez zen U forma eman zioten eraikinari, Gasteiz inguratzen zuen harresia aprobetxatuz eraiki behar zelako eta gune aldapatsua zelako. Gutxi landutako harlandu txikiz egin zituzten hormak eta harlanduz, berriz, aurrealdea, armarria eta baoen ertzak. Antzina, portada nagusia Villasuso plazatxoan zegoen, goiko aldean. Salinas familiaren armarria eta zutabez inguratutako ate bat zeuden bertan. 

Egun, ordea, Aihotz plazatik sartzen da. XX. mendean Udalak bere egin zuen, eta biltzarrak, hitzaldiak eta erakusketak egiteko egokitu zuen.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Plaza del Machete, s/n - 01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Errenazentista
Garaia
XVI. mendea
Ekintzak

Bisitaldi gidatuak antolatzen dira udan, aste santuan eta zubietan. Gasteizko Turismo Bulegoan kontsultatu (945 161 598).

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Erakusketa-aretoa
  • Hitzaldi-aretoak
  • Bisita gidatuak