Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Urrutia txaleta (Udaletxea)
Urrutia txaleta XX. mende hasierako indianoen etxe ikusgarria da, Urrutia familiaren udako egoitza bezala erabiltzeko eraiki zuten.
Frantziako eragina du hainbat elementutan, bigarren solairuan terraza bihurtzen diren alboko tribunetan, aurrealde nagusiko arku hirukoitzek osatutako galerietan, hiru dimentsiotako egituran edo eskailera inperialean. Modernismoa balkoietako burdinetan atzematen da eta baita gailurrerian ere.
Eraikinak lau solairu ditu: sotoa eta hiru pisu. Lehen pisua alde publikorako zen eta beste biak bizitza pribaturako. Barrutik neoerrenazimendu espainiarra erabilita diseinatu zuten: panelez estalitako hormak, jantokirako atea eta eskaileretako beirategia adibidez.
Urrutia jauregia ingeles estiloko lorategiz inguratuta dago, pergola eta lorezainarentzat etxea ditu eta baita urmael bat ere.
Gaur egun Gueñesko udaletxearen egoitza da.
Datu interesgarriak
Villa
Zerbitzuak
- Komunak
- Haur-instalazioak
- Parkinga
- Parkea
- Bisita gidatuak