Udarriagako gure amaren Santutegia

Udarriagako gure amaren Santutegia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Ugao-Miraballeseko eraikin artistiko esanguratsuena da Udarriagako Gure Amaren Santutegia. Juan de Iturburu Bizkaiko hargin ospetsuak burutu zuen erdi aroko santutegia egungo kokagunera eramateko proiektua, 1776an. 

Alde bitan banatutako habeartea eta zortzi aldeko burualdea duen harri landuzko eraikin hau euskal barrokoko elementu garrantzitsua da. Elizako elementurik aipagarriena Udiarragako Ama Birjinaren irudia da, XIV. mendekoa. 

Bestalde, santutegiaren aurrean argibide-panel bat dago eta bertan azaltzen dira ermitaren ezaugarri nagusiak. Normalean itxita egoten da santutegia.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Santuario

Helbidea
Udiarraga, s/n - 48490 Ugao-Miraballes
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Barrokoa
Garaia
XVIII. mendea

Zerbitzuak

  • Parkea
  • Bisita gidatuak