Trespondeko Zubia
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Trespondeko zubia Zadorra ibaiaren bi aldeak lotu ditu erromatarren garaitik. Gainean, herrira daraman bidean, oraindik ere argi ikusten dira antzinako galtzada erromatarraren aztarnak eta harriak.
Hamahiru arkuk osatzen dute pasabide hau. Kareorea erabilita, arbel-haitzezko lauzak elkarri lotuz eraiki zuten zubia. Arkuaren egitura osatzen duten harriek, berriz, elkarri eusten diote.
Gerora egindako eraberritze lanetan, zubiari harrizko karelak erantsi zizkioten albo bietan.
Datu interesgarriak
Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota
Puente
Helbidea
Carretera A-3306, Trespuentes - 01191 Iruña Oka/Iruña de Oca
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Erromatarra
Garaia
Erromatarren garaia
Zerbitzuak
- Parkea