Tourseko San Martin eliza
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Tourseko San Martin eliza Erdi Arokoa da, herria sortu zen garaikoa ziurrenik. Halere, XVI. mendetik jasan dituen aldaketa ugariek eman diote egun duen itxura. 1861ean, adibidez, absidea bota egin behar izan zuten Azkoitira doan bidea igaro ahal izateko. Apaindura gutxiko eraikin sendoa da, eta antzina herria babestu zuela pentsarazten du horrek. Elementu gotikoak, errenazentistak eta barrokoak ezin hobeto uztartzen dira elizaren barrualdean. Sabaiko egurrezko ganga dotorea da guztietan aipagarriena. Bailara honetan hain errotuta egon zen egurrezko arkitekturaren altxorretako bat da, ezbairik gabe.
Datu interesgarriak
Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota
Eliza
Helbidea
Plaza Iparragirre - 20700 Urretxu
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Euskal gotikoa
Garaia
XVI. mendea
Zerbitzuak
- Erakusketa-aretoa
- Hitzaldi-aretoak