Tola jauregia
Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Tola jauregia lorategi barrokoz inguratutako eraikin bikaina da.
Eraikuntza ere estilo horretakoa da, kubikoa eta hiru solairuduna. Jauregiaren ezaugarririk garrantzitsuenak lau ertzetan dituen garita zilindrikoak dira, teilatua zulatu, eta lau pinakulu bihurtzen dira. Eraikinaren apaindura hotza da eta harlanduak garrantzi handia du. Aurrealde nagusian, lehen solairuan, hiru balkoi ditu eta erdikoaren gainean familiaren armarria dago. Hegoaldeko fatxadan (lehen solairuan) ekialdeko aldera tolesten den balkoi bat dauka. Eta azken solairuan berriz, galeria ikusgarri bat du, toskanar estiloko zutabeen gaineko erdi-puntuko lau arku dituena.
Jauregia etxe pribatua da, Elorrion zehar egiten diren bisita gidatuetan kanpoko aldea erakusten da.
Datu interesgarriak
Jauregia
Udan kontzertuak egiten dira.
Zerbitzuak
- Parkea
- Bisita gidatuak